Gizartea -

Sutearen ondorioz

Udalak Zabalguneko aparkalekua itxiko du, berritze lanak egiteko

Hiru hilabetetan lanak bukatzea aurreikusten du Bilboko Udalak. Bestalde, sutean zauritutako 74 urteko gizonak larri, baina egonkor jarraitzen du.

Sutean kiskalitako kotxe bat.
Sutean kiskalitako kotxe bat.
Aseguruak erantzungo duela dio parkingaren kudeatzaileak

1:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asier Abaunza Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio zinegotziak jakinarazi duenez, "berehala" hasiko dira Zabalguneko aparkalekua berritzen, eta denbora horretan itxita egongo da aparkalekua.

Neurri batean "zortea" izan dutela adierazi du, Udalak Gabonen ostean aparkaleku horretan berritze lanak egitea aurreikusita baitzeukan. Beraz, "aurreikusitako lanak aurreratu egingo ditugu".

Aparkalekua itxita edukita, lanak hasieran aurreikusi baino azkarrago egingo dituztela iragarri du. Hasierako aurreikuspenek lanak egiteko bost edo sei hilabete beharko zirela bazioten, orain "denbora erdia" beharko dute Asier Abaunzaren esanetan. 

Bilboko Zabalguneko aparkalekuko sutean kea arnasteagatik zauritutako 74 urteko gizonezkoak larri baina egonkor jarraitzen du, Basurtuko ospitaleko medikuek jakitera eman dutenaren arabera.

Astelehenaz geroztik dago erreanimazio unitatean, suhiltzaileek aparkalekuko sutean autoaren barruan konorterik gabe topatu zutenetik.

Gaixoa egonkor dago larritasunaren barruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea