Gizartea -

Istripua

Hondarribiko mendizale bat larri zauritu da, Etxauri goialdean erorita

M.B.V. mendizalea bost metroko altueratik erori egin da, eta, ondorioz, traumatismo batzuk ditu buruan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko (Gipuzkoa) mendizale bat (31 urte ditu) larri zauritu da Etxauri goialdean (1.290 metro) eskalatzen ari zela, eta Guardia Zibileko Mendian Esku hartzeko Erreskate Bereziko taldeko kideek erreskatatu dute.

M.B.V. mendizalea bost metroko altueratik erori egin da, eta, ondorioz, traumatismo batzuk ditu buruan, erakunde armatuko iturriek jakitera eman dutenez.

Gaztea 16:00ak baino zertxobait lehenago ebakuatu dute, erori den lekutik esku-ohe batean eraman du Nafarroako Gobernuko helikoptero bateko garabi batek. Anbulantzia baten Nafarroako Ospitalera eraman dute geroago, eta bertan artatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea