Gizartea -

Murrizketak

Bilboko Udalak bertan behera utzi du inauterietako desfilea

Ekitaldi batzuk, besteak beste, Farolinen eta Zaranbolasen epaiketa Bilboko Konpartsakekin antolatuko dituzte, baina sinbolikoenean akordio batera iritsirik gabe jarraitzen dute.

Bilbok Udalak bertan behera utzi du inauterietako desfilea. EITB
Bilbok Udalak bertan behera utzi du inauterietako desfilea. EITB
Bilbok Udalak bertan behera utzi du inauterietako desfilea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak Inauterietako desfile ofiziala bertan behera uztea erabaki du, aurrekontuetan murrizketak egitearen ondorioz. Halaber, 2013an mozorroen lehiaketa izango da, eta agertokiak jarriko dituzte Bilboko Kale Nagusian, otsailaren 9an, El Correo egunkariak jakitera eman duenez.

Ekitaldi batzuk, besteak beste, Farolinen eta Zaranbolasen epaiketa Bilboko Konpartsakekin antolatuko dituzte, baina sinbolikoenean akordio batera iritsirik gabe jarraitzen dute.

Udalak ez ditu "bateragarritzat" jo koadrilen kalejirak "ordutegi familiarrean" gunean programatutako ekitaldiekin. Datorren urtean, "beste bide bat aurkitu beharko dute, askotan Amezagakoa izan den moduan, bigarren kale bat, eta espazioari dagokionez arazoak ematen ditu", azaldu du.

Iragan astean martxa unitarioa berreskuratzeko itxaropen guztiak zapuztu ziren. Bilduk eta PSE-EEk eskatu zuen, baina EAJk eta PPk 2004ko "dibortzioa" gainditzeko baldintzak ez zirela ematen esan zuten. Urte hartan desfilea bertan behera gelditu zen, konpartsek ezezkoa eman zietelako ETAko presoen argazkiak karrozetatik kentzeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea