Gizartea -
San Frantzizkon
Kalean txiza egitea aurpegiratu diotenak sastatzen saiatu da Bilbon
Biktimek aulki bat erabili zuten babes gisa, baina erasotzaileak jaurtitako beste aulki batek biktimetako bat zauritu zuen.
Erredakzioa
Ertzaintzaren agenteek 44 urteko gizon bat atxilotu zuten ostegunean Bilbon, kalean txiza egitea aurpegiratu zioten bi pertsona labana batekin sastatzen saiatu ondoren.
Erasoa arratsaldeko zortziak aldera izan zen, Bilboko San Frantsizko kalean. Erasotzailea bi autoren artean txiza egiten hasi zen, eta, hori ikusirik, alboko dendako jabeak eta laguntzaile batek lokalera sartzea eskaini zioten.
Momentu horretan Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta gizona ohartarazi ostean hura urruntzea lortu zuen. Dena den, minutu batzuk geroago, eta eskuetan zortzi zentimetroko labana eskuetan, lehenago kalean txiza egitea aurpegiratu zioten bi pertsonei erasotzen saiatu zen.
Aulki bat babes gisa
Biktimek aulki bat erabili zuten babes gisa, baina erasotzaileak jaurtitako beste aulki batek biktimetako bat zauritu zuen. Hori dela eta, biktimak laguntza medikoa jaso behar izan zuen.
Momentu horretan aurretik igaro zen Ertzaintzaren patruila batek erasoa ikusi eta erasotzailea atxilotu zuen.