Gizartea -
Gertaera
20 gaztek lau edukiontzi erre dituzte Bilbon
Suaren beroak gertuko portale bateko beheko etxebizitzen kristalak apurtzea eragin du, lehenengo pisuko pertsianak ere desegin egin dira.
Erredakzioa
15 eta 16 urte arteko hogei bat gaztek lau edukiontzi erre dituzte Bilbon, Kantabria kalean, San Ignazio auzoan. Ondorioz, hainbat etxebizitzek kalteak izan dituzte.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sabotajea 21:00etan izan da, eta lau edukiontzi kiskalita gelditu dira. Suaren beroak gertuko portale bateko beheko etxebizitzen kristalak apurtzea eragin du, lehenengo pisuko pertsianak ere desegin egin dira.
Ez da gazteetako bat bera ere atxilotu, ihes egin baitute. Suhiltzaileek sutea itzali dute, eta ez da inor zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea