Gizartea -

Kea arnasteagatik

Gizon bat larri zauritu da bere etxean piztu den sute batean, Bilbon

Sutea Bilboko Gorte kaleko etxebizitza batean piztu da eta suhiltzaileek etxeko atea bota behar izan dute 50 urteko gizonezkoa atera ahal izateko.

Sutea Bilbon. Argazkia: EFE
Sutea Bilbon.
50 urteko gizon bat zauritu da, Kortes kalean gertatutako sute batean

0:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek larri zauritutako gizonezko bat atera dute, Bilboko Gorte kaleko 22. atariko etxe batean piztu den sutetik. Basurtuko ospitalera eraman dute; izan ere, larri dago kea arnasteagatik.

Bizilagunek 00:45ean eman dute abisua, 2 B etxetik kea ateratzen ari zela ohartaraziz.

Suhiltzaileek atea bota behar izan dute sartzeko eta bertako gela batean konorterik gabe zegoen gizonezko bat topatu dute. Ez zuen arnasa hartzen eta suspertzeko lanak egin ostean, Basurtuko ospitalera eraman dute. Gizonezkoak aurpegia eta esku bat erreta ditu.

Suhiltzaileek sua itzali dute eta ke asko atera den arren, soilik etxebizitzako gela bat kaltetu da eta ez dituzte bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea