Gizartea -
Santutxun
Fetu bat hilik topatu dute plastikozko poltsa baten barruan, Bilbon
Plastikozko poltsa baten barruan haur jaio berri baten gorpua aurkitu du bizilagun batek Santutxuko Marcelino Menendez y Pelayo kalean.
Erredakzioa
6 hilabeteko fetu bat hilik topatu dute plastikozko poltsa batean Bilboko Santutxu auzoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
10:30ean, bizilagun batek abisua eman du eta Marcelino Menendez y Pelayo kaleko espaloian , plastikozko poltsa baten barruan, haur jaio berri baten gorpua topatu duela ohartarazi du.
Ertzaintzak segurtasun perimetro bat ezarri du eta epaileak fetuaren heriotza berretsi du eguerdian. Gorpua auzitegiko mediku institutura eraman dute.
Ertzaintzak ikerketa hasi du fetua nork utzi duen argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea