Gizartea -

Sustoa

Lurrikara bat sumatu dute bart Iparraldean eta Gipuzkoan

Richter eskalan 4,8ko indarra izan duen dardararen erdigunea Pauetik (Frantzia) gertu atzeman dute. Zorionez, ez du kalterik egin.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Pauetik (Frantzia) gertu izan den lurrikara baten dardara Iparraldera eta Gipuzkoara iritsi da. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Donostian, Andoainen eta Tolosan nabaritu dute dardara.

Lurrikarak 4,8ko indarra zuen Richter eskalan, eta, zorionez, ez du kalterik egin,

00:35ean izan da dardara eta 100 kilometroko eremuraino iritsi da. Paue hego-ekialdean dauden Nay eta Coarraze udalerrien artean kokatu da lurrikararen erdigunea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea