Gizartea -
Beherapenak
Euskaldunok 85 euro gastatuko ditugu beherapenetan, batez beste
2.000 kontsumitzaileren artean egindako galdeketan espainiarren % 83ak gutxiago gastatuko duela ondoriozta daiteke.
Erredakzioa
Euskaldunok 85 euro gastatuko ditugu, batezbeste, urtarrilean hasiko diren beherapenetan, Erabiltzaile-Kontsumitzaile Federazio Independienteak (FUCI) egindako galdeketaren arabera.
18 urte baino nagusiagoak diren 2.000 kontsumitzaileren artean egindako galdeketak neguko beherapenetan zenbat gastatuko den ikertzea izan du helburu, eta horren ondorioz espainiarren % 83ak gutxiago gastatuko duela ondorioztatu dute.
Horrez gain, hiru espainiarretik bik garai horretan erosketak egingo dituela aipatzen du ikerketak, eta horietako % 67ak erropa erosiko duela azaldu du.
Galdetutakoen % 36ak soilik egingo du erosi nahi duenaren zerrenda bat. Zerrenda hori gastua kontrolatzeko (% 81) eta ezertaz ez ahazteko (% 19) egiten dute, FUCIren arabera.
Madril eta Valentzia, gehien gastatzen dutenak
Autonomia Erkidegoka, Madril, 95 eurorekin, eta Valentzia, 87 eurorekin, dira gehien gastatuko dutenak. Kontran, Kanariar Irlak, 72 eurorekin, eta Gaztela-Mantxa, 74rekin, dira gutxien gastatutko dutenak.
Dena den, erkidego guztietan diru gutxiago gastatuko dutela dio ikerketak, batez ere Andaluzian, Asturiasen eta Katalunian. Kontran, Euskadi izango da jaitsiera hori gutxien pairatuko duen erkidegoa.