Gizartea -

20 atxilotu

Haur-pornografiaren kontrako polizia-operazioa Gipuzkoan eta Nafarroan

Horrez gain, Espainiako beste hainbat lekutan egin dituzte atxiloketak, 20 guztira, adingabeak galbideratzea eta prostituitzea egotzita.

Haur-pornografiaren aurkako operazioa. Argazkia: EITB
Haur-pornografiaren aurkako operazioa. Argazkia: EITB
20 atxilotu haur-pornografiaren kontrako polizia-operazio batean

1:14

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 pertsona atxilotu eta beste 15 auzipetu dituzte Interneteko haur-pornografiaren kontra Guardia Zibilak egindako operazio batean. Operazioaren zati bat Gipuzkoan eta Nafarroan egin dute.

Euskarri informatikoetan gordeta zeuden bideo eta argazki ugari atzeman dituzte, izan ere, adingabeak agertzen ziren horietan, haur-pornografiara bideratutako webguneetan saltzeko.

'Principales' eta 'Loba' izeneko bi operazio izan dira, eta Gipuzkoa eta Nafarroaz harago iritsi da, Madril, Alacant, Bartzelona, Cadiz, Huelva, Mallorca, Leon, Malaga, Murtzia, Asturias, Salamanca, Sevilla, Tenerife, Valladolid, Las Palmas, Valentzia eta Zaragozara hain zuzen ere.

21 eta 69 urte arteko 20 pertsona atxilotu dituzte guztira, espainiarrak eta bulgariarrak denak. Adingabeak galbideratzea eta prostituitzea egozten diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea