Gizartea -

2012ko balantzea

Euskadi eta Nafarroako errepideetan hildakoen kopuruak gora egin du

Pertsona horietatik % 77 ohiko errepideetan hil dira, gainerako % 23a, aldiz, autobiatan eta autobideetan. Biktima-kopurua % 12 jaitsi da, 2011rekin alderatuz gero.

Errepideetan hildako pertsona-kopurua 1.314ra jaitsi da. EFE
Errepideetan hildako pertsona-kopurua 1.314ra jaitsi da
Errepideetan hildako pertsona-kopurua 1.314ra jaitsi da. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.304 pertsonek bizia galdu dute Espainiako errepidetan, 2012an, 2011 urtearekin alderatuta % 12 jaitsi da kopurua, hau da, 108 pertsona gutxiago hil dira. Hala ere, Euskadi eta Nafarroan hildakoen kopuruak gora egin du azken urtean, Asturias eta Balearrekin batera.

EAEko errepideetan 46 lagun hil ziren iaz, aurreko urtean baino % 7 gehiago. Nafarroan hildakoen kopurua % 33 igo zen eta Balearretan % 22. Asturiasen % 3ko igoera izan dute.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak eta Maria Segui zuzendari nagusiak prentsaurrekoa eman dute, eta zifra horiek istripua izan 24 ordura hildako pertsonei dagozkiela azaldu dute.

Pertsona horietatik % 77 ohiko errepideetan hil dira, gainerako % 23a, aldiz, autobiatan eta autobideetan.

Abiadura muga udaberrian murriztuko dute

Ohiko errepideetako abiadura maximoaren muga udaberrian murriztuko dute, aurreikusi dutenez, orduan sartuko baita indarrean zirkulazio kodigo berria; halere, Barne Ministerioak oraindik ez du zehaztu zenbatean jaitsiko den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea