Gizartea -
IKERKETA BATEN ARABERA
Eguzkiaren intentsitate aldaketek buru nahasmenak areagotu ditzakete
Intentsitate aldaketek, udaberrian gertatzen denak esaterako, nahasmen mota batzuk (bipolaritatea, adibidez) hastea erraztu lezaketela erakutsi dute.
Erredakzioa
Eguzkiaren intentsitate aldaketek buru nahasmenak hastea erraztu dezakete, mota honetako gaixotasunak izateko arrisku handiagoa duten pertsonetan. Intentsitate aldaketa bortitzena udaberrian izaten da; beraz, orduan izaten da arriskurik handiena.
NASAk, Arabako Ospitale Unibertsitarioak eta Bartzelonako Ospitale Klinikoak batera egin duten ikerketak argitu du. Argi energiak gizakien jokaeran eragiten duela ondorioztatu dute; sexu-portaeran adibidez.
Ikerketak dioenez, buru nahasmenduak pairatzen dituztenak berehala ohartzen dira argiaren eraginaz. Horiek aztertuz, alde txikiak hobe datozkiela ondorioztatu dute.
Buru nahasmenduak, bestalde, gazteetan eragin nabariagoa dute; umeak nahasmendu hauek pairatzeko arrisku handiena dutela hain zuzen.