Gizartea -
Alcano udalerrian
Erregearena kendu eta izen berria jarriko diote kale bati Lleidan
250 biztanle dituen herri da Alcano. Orain hiru urte proposatu zuten herritarrek aldaketa, Udalak jarritako iradokizunen postontzian.
Erredakzioa
Erregearena kendu eta izen berria jarriko diote Lleidako Alcano udalerriko kale bati. 250 biztanle dituen herri da Alcano, eta Sebasti Ricart independentea da bertako alkatea.
Ricartek berak azaldu duenez, orain hiru urte proposatu zuten herritarrek kalearen izena aldatzea, Udalak jarritako iradokizunen postontzian; baina, aurreko udal gobernuak ez zuen aintzat hartu. Orain, osoko bilkuran aztertu eta onartu dute proposamena.
Urtarrila bukaeratik aurrera, Les Escoles izena izango du kaleak, herritar batzuek hala ezagutzen baitute orain ere.
Independentziaren aldeko Erakundea osatzen duten Lleidako 140 udalerrietako bat da Alcano.