Gizartea -
Istripua Nafarroan
Gizonezko bat hil da Barasoainen, ibilgailu batek harrapatuta
Autobus batetik jaistean harrapatu dute 84 urteko gizonezkoa. Istripua 20:20an izan da, N-121 errepidean.
Erredakzioa
84 urteko gizonezko bat hil da ostiral honetan Barasoainen, Nafarroan, autobus batetik jaitsi ostean ibilgailu batek harrapatuta.
Istripua 20:20an izan da, Iruña eta Tudela lotzen dituen N-121 errepidean, Barasoain udalerriaren parean, Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Autobusetik jaitsi ondoren, auto batek gizonezkoa harrapatu du, eta, ondoren, beste ibilgailu batek ere zapaldu egin du.
Bi ibilgailuetako gidarien egoeraren berririk ez dago, eta Foru Poliziak ikerketa abiatu du.
Bertaratutako larrialdi zerbitzuek gizonezkoaren heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.
Errepidea bi norazkoetan moztu dute.