Gizartea -
Gasteiz
Martxoaren 3ko Biktimen omenezko murala kendu dutela salatu dute
Biktimen elkarteak gogor kritikatu du San Frantzisko elizako arduradunek horren berri emateko "Urteberri on, kartelak kenduta" zioen mezu elektroniko bat bidali zietela.
Erredakzioa
Martxoaren 3ko Biktimen Elkartea "harrituta eta suminduta" agertu da Gasteizko "San Frantzisko elizako arduradunek 1976an poliziak egindako sarraskian hildako langileen omenezko murala kendu dutelako eta ekintza horren berri emateko moduagatik".
Elkarteak prentsa-agiri batean azaldu duenez, "Urteberri on, muralak kenduta" zioen mezu elektronikoa helarazi zion Elizak aipatu murala kendu dutela jakinarazteko.
2011ko irailean jarri zituzten muralak, Poliziak langileak hil zituen lekuan. Gertakarien 35. urteurrenaren harira egindako ekintzetan azkena izan zen muralak jartzearena.
"Poliziaren sarraskian bost langile hil eta ehun zauritu" zituztela gogorarazi du elkarteak, eta hilketak gertatu ziren lekuan, elizaren aldamenean, "Oroimena. Egia. Justizia" dioen murala jarri zutela.