Gizartea -
Ezbeharra
Hil egin da Madrilen bost tiro jaso ondoren larri zegoen gizonezkoa
Odol asko galdu du, eta medikuek intubatu eta Urriaren 12 ospitalera eraman dute.
Hil egin da Madrilen gutxienez bost tiro jaso dituen 40 urteko gizona. Larri zegoen, beste batek suzko arma batekin tiro eginda, eta ospitalean zendu da.
Gertaera 20:05 inguruan jazo da Madrilgo Villaverde barrutian, Madrilgo Larrialdi Zerbitzuek jakinarazi dutenez. Kalean tiro egin diote gizonari, eta ezbeharraren lekutik gertu dagoen osasun etxe batean artatu dute zauritua.
Gizonak hainbat zauri zituen buruan, aurpegian, sorbaldan eta sabelaldean. Odol asko galdu du eta arnasa hartzeko arazoak zituen. Intubatu eta Urriaren 12 ospitalera eraman dute.
Polizia zientifikoko kideak informazioa biltzen ari dira gertaturikoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea