Gizartea -
Ezbeharra
Langile bat hil da lan istripu batean, Amurrion
Tubacex enpresan izan da istripua. Langilea Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina ordu batzuen ondoren erietxean bertan hil da.
Erredakzioa
41 urteko langile bat hil da astearte honetan lan istripu batean, Amurrion, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Lan istripua Tubacex enpresan gertatu da, eta Barakaldoko langilea larri eraman dute Gurutzetako ospitalera, baina ebakuntza gelan hil da, ospitaleak jakinarazi duenez.
15:35 inguruan gertatu da ezbeharra Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Tubacex enpresak aditzera eman duenez, hildakoa ez zen bertoko langilea Derioko Metalicos Jauregi enpresako langilea baizik; izan ere, aipaturiko enpresa instalazio bat muntatzen ari da egunotan, Amurrion.
Antza denez, ezbeharra gertatu den unean langilea hainbat tubo soldatzen ari zen. Hala ere, Segurtasun Sailak ez du xehetasun gehiagorik eman nahi izan.
Azken orduetan Euskadin gertatu den bigarren lan istripua izan da. Arratsaldean, emakume bat larri zauritu da Galdakaoko Maxam enpresan izandako lan istripuan.