Gizartea -

Pornografia interneten

Haur pornografiaren aurkako operazioan bizkaitar bat atxilotu dute

Denera 13 lagun atxilotu dituzte; eduki pornografiko oso gogorrak partekatzen zituzten P2P sarearen bidez.

Haur pornografiaren aurkako operazioa. Argazkia: EFE
Haur pornografiaren aurkako operazioa.
Haur pornografiaren aurkako operazioa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko bizkaitar bat atxilotu dute beste 12 lagunekin batera, Polizia Nazionalak interneteko haur pornografiaren aurka egindako operazio batean. Espainiako 15 probintziatan egin dute operazioa eta atxilotutakoak ez ezik, beste 11 lagun inputatu dituzte.

Polizia Nazionalak 55 disko gogor, 5 ordenagailu eta 34 USB atzeman ditu, baita memoria txartelak, CDak eta DVDak ere. Material pedofiloaren produkzioa eta sexu-abusuak egozten dizkiete.

Haur pornografiaren aurkako "Destinity" operazioan, 23.000 konexio inguru aztertu zituen Poliziak eta horrelako materiala partekatzen zuten lagunak identifikatu zituzten.

Zehazki susmagarrien ordenagailuetan "erabat deskargatuta" zeuden lau artxibo ikertu zituzten, "eduko oso gogorrekin", Poliziaren oharraren arabera.

Denera 13 lagun atxilotu dituzte horien artean 39 urteko bizkaitar bat eta beste 11 lagun inputatu dituzte, horien artean bi emakumezko. Denei haur pornografia edukitzea eta partekatzea leporatzen diete. 22 eta 69 urte artekoak dira guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea