Gizartea -

Epaiketa, Bilbon

Lanerako eskubidea urratu zutela ukatu dute Gernikako 18 grebalariek

Ia lau urteko kartzela-zigorra eskatzen dute haien kontra, ustez 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean banatzaile bati lan egiten ez uzteagatik.

Protesta, Bilboko Justizia Jauregiko atarian. Argazkia: EITB
Protesta, Bilboko Justizia Jauregiko atarian.
U-27an atxilotutako grebalarien aldeko elkarretaratzea egin dute

0:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011ko urtarrilaren 27an ustez lanerako eskubidea urratzeagatik epaitzen ari diren 18 grebalariek ukatu egin dute halakorik egin zutenik, Bilbon gaur hasi den epaiketan.

Akusatu guztiek bat egin dute eta errefusatu egin dute fiskalaren salaketa. Izan ere, fiskalak dio 18 laguneko talde hori "ados" jarri zela supermerkatu bateko banatzaileari lan egiten ez uzteko. Gainera, langile horren furgonetan sartu eta gurpilak zulatu zizkiotela leporatzen diete.

Hori dela eta, Ministerio Publikoak 3 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra eta 5.500 euroko isuna eskatzen du akusatuen kontra, lanerako eskubidearen kontrako delitua egin zutela iritzita.

Banatzaileak, ustezko biktimak, kendu egin zuen salaketa eta, beraz, prozesuan ez dago akusazio partikularrik. Defentsak absoluzioa eskatzen du.

18 grebalariek azaldu dutenez, goiz hartan ez ziren supermerkatu hartatik gertu ibili. Gainera, Ertzaintzak gertakariak pasa eta bi ordura, Gernikako beste leku batean, identifikatu zituela zehaztu dute.

LABek absoluzioa eskatu du

Epaiketa hasi aurretik, LABek kontzentrazioa egin du Justizia Jauregiaren atarian prozesua bertan behera gera dadila exijitzeko.

Ainhoa Etxaide sindikatuaren idazkari nagusiak adierazi duenez, grebalariek "ez zuten lanerako eskubidearen kontrako deliturik egin" eta, horiek auzipetu beharrean "patronala" eta "murrizketak egiten dituzten gobernuak" epaitzea eskatu du, "lan-erreformarekin lanerako eskubidea urratzen duelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea