Gizartea -
Bilbon atxilotuta
Interpolek bilatzen zuen Poloniako gizon bat atxilotu dute Bilbon
1990. urtean Polonian gizon bat bahitzen eta hiltzen parte hartzeagatik akusatuta zegoen. Basauriko espetxean sartu dute jada
Erredakzioa
Ertzaintzak atzo Bilbon atxilotu zuen Poloniako gizonezkoa Basauriko espetxean dago jada, Europako atxilotze aginduarekin bat eginez; izan ere, gizon bat bahitzen eta hiltzen laguntzeagatik atxilotzeko agindua zuen bere gain.
Larunbatean, 16:00etan, Bilboko Zabalburu inguruan atxilotu zuten gizonezkoa Barakaldoko merkatalgune bateko lapurreta batekin lotuta. Atxilotutakoan, Ertzaintza ikerketekin hasi zen eta egiazko identitatea jakitea lortu zuten. Horren ondorioz, Interpolek bilatzen zuen pertsona arriskutsu bat zela jakin zuten, 1990. urtean, Polonian gertaturiko gizon baten heriotzarekin lotuta egoteagatik.
Atxilotutakoak gezurrezko pasaportea eta identifikazioa zuen eta dokumentuak faltsutzea ere leporatu diote.