Gizartea -
Gidabaimenik gabe
Mozkor batek auto istripua izan eta alaba zauritu du Gasteizen
Haurrak zauri arinak zituen eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten. Sendagiria jaso ostean aitaren ardurapean gelditu da.
Urtebete inguruko haur bat zauritu zen larunbatean Gasteizen, amak gidabaimenik gabe eta mozkortuta gidatu eta istripua izan ostean, Arabako hiriburuko Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Istripua 20:00 inguruan gertatu zen, Gasteizko Puerto Rico kalean.
37 urteko emakumeak geldirik zeuden bi autoren kontra talka egin zuen, espaloi gainera igo, eta bi oinezko harrapatzeko zorian egon zen. Azkenean, kaleko banku baten kontra talka egin zuen, eta autoa geldiaraztea lortu zuen.
Istripuaren unean autoan berarekin zihoan, lotu gabe, urtebete inguruko bere haurra. Zauri arinak zituen eta Txagorritxuko ospitalera eraman zuten. Sendagiria jaso ostean aitaren ardurapean gelditu da.
Alkoholemia proban, baimendutako alkoholemia tasa gainditu zuen haurraren amak. Hainbat delitu leporatzen zaizkio emakumeari: bide segurtasunaren aurkako delitua, ausarkeriaz gidatzea eta gidabaimenik gabe gidatzea.