Gizartea -
Gertaera
Tximista batek Madrildik Bilbora zihoan hegazkin bat jo du
Hegazkinak arazorik gabe lurreratu ahal izan du, baina Bilbo-Madril hegaldia bertan behera gelditu da.
Erredazkioa
Tximista batek Madril-Bilbo hegaldia egiten ari zen Ryanairreko hegazkin bat jo du, Loiuko aireportuan (Bizkaia), gaur goizean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Hegazkina arazorik gabe lurreratu da, baina ezin izan du Bilbo-Madril hegaldia egin.
Arazoa konpondu behar zutela eta, itxaroteko edo dirua bueltatzeko aukera eman die konpainiak bidaiariei. Arratsaldera arte aritu dira hegazkina konpontzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea