Gizartea -

BILBO

Atxilotuak gizon bati emandako jipoian parte hartutako bi pertsona

Gertaera urtarrilaren 5ean jazo zen. 30 urteko gizon bati emandako jipoiak buruan zauri larriak eragin zizkion eta ospitaleratu behar izan zuten. Oraindik hirugarren erruduna bilatzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak urtarrilaren 5ean 30 urteko gizon bati emandako jipoian parte hartutako bi pertsona atxilotu ditu. Jipoiak zauri larriak eragin zizkion gizonari eta anbulantzian ospitalera eraman zuten. Oraindik hirugarren erruduna bilatzen ari dira.

Udalbatzak azaldu duen bezala, egun horretan hiru pertsonek zurezko borra batzuekin 30 urteko gizon bati eraso zioten. Kolpeek zauri larriak eragin zizkion buruan eta ospitaleratua izan zen berehala.

Ikerketa polizialari esker, ostiralean lehenengo ustezko erruduna atxilotu zuten, jipoian parte hartzea leporatuta; J.M.R. (35 urte). Atxiloketaren momentuan droga izan litezkeen substantziak eta hauekin erlazionatutako beste objetu batzuk zeramatzan. Bigarren atxiloketa astelehenean eman zen; J.I.A.E. (30 urte).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea