Gizartea -

Polizia operazioa

7 lagun atxilotuta Euskadin, sendagai trafikoaren kontrako operazioan

72 miaketa egin dituzte eta horietan milaka anabolizatzaile, esteroide, hormona eta EPO atzeman dituzte. Halaber, 23 lagun daude inputatuta.

Argazkia: EFE
Zazpi lagun atxilotu dituzte Euskadin, anabolizatzaile-trafikoa egotzita

0:26

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustez, kirolariei medikamentuak banatzeaz arduratzen zen sare bat desegin dute Espainian. "Escudo" operazioan 55 lagun atxilotu dituzte, horietatik 5 Gipuzkoan eta 2 Bizkaian. Bestalde, 23 lagun inputatuta daude.

Orotara, 72 miaketa egin dituzte eta horietan kirolean erabiltzea debekatuta dauden milaka produktu atzeman dituzte, hala nola, anabolizatzaileak, esteroideak, hormonak eta EPO. Halaber, sistema informatikoak, dokumentazioa, pistola bat, munizioa, drogak eta dirua ere atzeman dituzte.

Debekatutako produktu horien jatorria Kantabriako farmazia bat, Tenerifeko osasun zentro bat, eta nazioarteko sare klandestinoa ziren.

Poliziak 2012 hasieran jakin zuenez, Kantabriako farmazia bat produktu horiek merkaturatzen hasi zen mediku preskripziorik gabe.

Tenerifeko osasun zentro bateko langile batek debekatutako sustantziak bereganatu eta merkaturatzen zituela ere jakin zuten.

Medikamentuak lortzeko hirugarren bidea nazioarteko sare klandestinoa zen. Atxilotutakoek zuzenean inportatzen zituzten sendagaiak Asiatik eta Europa Ekialdetik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea