Gizartea -

2012ko datuak

EAEk egunean 500 odol-emaile behar ditu bere beharrak asetzeko

2012an EAEk "ez du kanpoko laguntzarik behar izan" bere beharrak asetzeko, baina 2013an 8.000 odol-emaile berri espero dituztela adierazi dute.

Miguel Angel Vesga Transfusioen eta Giza Ehunen EAEko Zentroko zuzendaria. EFE
Miguel Angel Vesga Transfusioen eta Giza Ehunen EAEko Zentroko zuzendaria.
Euskadik egunean 500 odolemaile behar ditu beharrak asetzeko

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEk egunean 500 odol-emaile behar ditu urtean egiten diren 60.000 transfusioen beharrak asetzeko, Miguel Angel Vesga Transfusioen eta Giza Ehunen EAEko Zentroko zuzendariak esan duenez.

2012ko datuak eman ditu eta erkidegoak arlo honetan ez duela kanpoko laguntzarik behar izan berretsi du.

Guztira 100.287 odol emaitza egin dira, hau da, mila biztanleko 46,5. Araban mila biztanleko 70 egon dira 2012an, Gipuzkoan 45 eta Bizkaian 40.

Iazko emaitzak % 1-2 artean igo eta 8.000 odol-emaile berri egon direla azaldu du Vesgak.

Emaile berriak lortzearen garrantzia azpimarratu du, oro har, pertsona adinekoak baitira odol-emaileak; % 80 65 urtetik gorakoak.

2013an 63.000 emaitza erregularrera iritsi nahi da, horietatik 8.000 berriak, eta denera 103.000 lortu, 2012an baino % 1-2 gehiago.

Vesgaren iritziz, datu hauekin guztiekin odol-emaile gehien dauden Espainiako eta Europar Batasuneko herrialdeetako erkidegoetako bat bezala hartu behar da EAE, baina "helburua ez da lehen postura iristea, behar duten gaixo guztiak artatzea baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea