Gizartea -
Bi pertsona gaixo daude
Urduñako bainuetxea itxi dute, Legionella brote baten eraginez
Ur-sareak desinfektatuko dituzte eta garbiketa tratamendu bat ere egingo dutela ere iragarri dute. Momentuz, uraren laginak aztertuko dituzte eta emaitzak hilaren bukaerarako izango dira.
Erredakzioa
Urduñako bainuetxea itxi egin behar izan dute, Legionella brote baten ondorioz.
Abenduan bainuetxean izan ziren bi pertsonak Legionella garatu dutela jakin ondoren hartu du neurria eusko jaurlaritzako osasun sailak.
Ur-sareak desinfektatuko dituzte eta garbiketa tratamendu bat ere egingo dute. Analisiak egiteko uraren laginak hartu dituzte eta emaitzak hilaren bukaerarako izango dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea