Gizartea -

Murrizketak

Aldaketak Bilbobuseko autobus zerbitzuan, otsailaren 4tik aurrera

6 lineatan maiztasuna txikiagoa izango da, eta beste batean, 18. linean hain zuzen ere, ibilbidea laburragoa izango da.

Bilbobus. Argazkia: EITB
bilbobus
Murrizketak egongo dira Bilbobuseko hainbat lineatan

1:07

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak murrizketak egingo ditu Bilbobus autobus zerbitzuko 7 lineatan otsailaren 4tik aurrera, Asier Abaunza Zirkulazio eta Garraio zinegotziak jakinarazi duenez.

Guztira, 7 lineari eragingo die murrizketak: 6tan maiztasuna txikiagoa izango da (Deusto-Atxuri, San Ignazio-Txurdinaga, Santutxu-Plaza Biribila, Santutxu-Lezeaga, Larraskitu-Castaños eta Artatzu-Moyua) eta beste batean, 18. linean hain zuzen ere, ibilbidea laburragoa izango da. Beraz, ez dute linearik kenduko.

Bilboko Udalak Bilbobus kudeatzen duen enpresarekin eta enpresa batzordearekin adostu ditu murrizketak. Horien arabera, 5 autobus gutxiago ibiliko dira lanegunetan eta jaiegunetan, eta ia 3 autobus gutxiago, larunbatetan. Halaber, behin-behineko 8 langileri ez zaie kontratua berriztatuko, baina kontratu mugagabea duten langileek lanean jarraituko dute.

Abaunzak adierazi duenez, azken urteotan Udalak 1,5 milioi euro eman dizkio Bilbobusi urtero; izan ere, gastuak handiagoak dira, eta diru-sarrerak behera doaz erabiltzaile kopuruaren jaitsiera dela eta.

Murrizketa horiei esker, orain arte urtero sortzen zen 1,5 milioi euroko zuloa ekiditea lortuko dute. Horrela, 2013ko aurrekontua iazkoaren berdina izango da, 28 milioi eurokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Gizartea bideoak Bilbobus azken ordukoa