Gizartea -
Duela hiru urte Almerian
Gizon bat atxilotu dute urritu bat bortxatzeagatik, DNAri esker
Atxilotuak DNA lagin bat eman du, beste delitu baten inguruan, eta horri esker lotu ahal izan dute El Ejidon gertatutako bortxaketa batekin.
Erredakzioa
Poliziak 44 urteko gizonezko bat atxilotu du urrimen sikikoa duen emakume bat 2010eko maiatzaren 18an El Ejidon (Almeria) bortxatzea leporatuta eta ia hiru urte geroago, beste delitu batengatik DNA lagin bat eman ondoren, identifikatu ahal izan dute.
Emakumea, 35 urte zituen garai horretan, osasun etxe bateko atarian zegoela, bi gizon ondoan gelditu eta ibilgailu batera igotzea lortu zuten, Toledon zuen lehengusina baten etxera eramango zutela esanez, Lurraldeko Polizia-etxearen arabera.
Bi pertsona horiek emakumea landa batera eraman zuten, eta bertan horietako batek bortxatu zuen. Nahiz eta biktimaren arropan eta gorputzean hainbat zantzu topatu zituzten, Poliziak datu baseetan dituzten profilekin ez zuten bat egin, horregatik ezin izan zuten bortxatzailea orduan identifikatu.
Duela gutxi, ustezko bortxatzailea beste delitu batengatik atxilotu dute eta DNA lagin bat ematea onartu zuen; lagin hori 2010koekin alderatu eta emaitza positiboa eman zuen, hori dela eta, gizona bortxaketarekin lotu ahal izan dute.
Atxilotua epaitegiaren esku utzi eta horrek presondegian sartzeko agindua eman du, bortxaketa delitu bat egiteagatik inputatuta.