Gizartea -

Autonomia kalean

Hiru pertsona zaurituta, Bilbon izandako sutean kea arnasteagatik

Sua telebista batean hasi da, eta ke handia sortu du. Zauritutako emakumea eta bi ertzainak osasun zerbitzuek artatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona, emakumezko bat eta bi ertzain, zauritu egin dira Bilboko Autonomia kaleko 78 zenbakian izandako sutean kea arnastu dutelako, Ertzaintzak aditzera emandakoaren arabera.

Emakumea sutea hasi den etxebizitzako bizilaguna da. Hiru zaurituak sutearen lekuan artatu dituzte larrialdietako zerbitzuek eta ez dituzte hospitalera eraman behar izan.

Sutea dagoeneko itzali dute eta etxebizitzako telebista batean hasi da. Sugarrek ke ugari sortu dute. Suhiltzaileek erakineko bizilagunak hustu dituzte, badaezpadan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea