Gizartea -

Uholde berrien arriskua

'Kezka handia' Gobelako auzokideen artean, fronte berria dela eta

Gobela ibaiaren ondoan bizi diren Getxoko auzokideak zerura ari dira begiratzen, larunbat arratsaldetik aurrera eurite berria iragarri dutelako.

Gobel ibaiak gainezka egin zuen aste honetan Berango parean. Argazkia: EITB
Gobel ibaiak gainezka egin zuen aste honetan Berango parean. Argazkia: EITB
Gobel ibaiak gainezka egin zuen aste honetan Berango parean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat arratsalde honetarako Euskalmetek iragarri duen fronte berriak "kezka handia" eragin du Gobela ibaiaren ondoan bizi diren Getxoko auzokideen artean, 2008an gertatu zen legez, uholde berrien beldur direlako.

Urte horretako ekainean Gobela ibaiagatik Kaltedunen Elkartea sortu zuten auzokideek, uholde berriak ekiditeko eta euskal erakundeei ibaia bideratzeko eskatzeko asmoz.

Luis Hernandez, elkarte horretako idazkariak azaldu duenez, 2008tik hona, euriak izango direla iragartzen duten bakoitzean, auzokideak "zerura" begira geratzen dira.

Halaber, elkarteak webgune bat, blog bat eta Twitterreko kontu bat sortu dituzte, auzokideei eguraldiarekin lotutako iragarpenen eta ibaia bideratzeko obren berri eskaintzeko.

Premiazko neurriak

URA Uraren Euskal Agentziak Salsiburu eta Neguri zonaldean egingo dituen premiazko neurriek egoera "arinduko" dutela onartu du elkarte horrek, baina Gobela ibaia egokitzeko proiektu osoari ekin behar diotela gogoratu du.

Zentzu honetan, era positiboan hartu dute auzokideek Leioako zubia eta Errekaganeren arteko tartearen obren hasiera. Obra honek 14 milioi euroko kostua izango du.

Hala ere, Fadurako zubiaren erreforma beharrezkoa dela adierazi du auzokideen elkarte honek, "gune beltza" delako, euriteak daudenean, dike gisa funtzionatzen duenez, eta polikiroldegiaren errepidean urak gainezka egin ohi duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea