Gizartea -

Noos auzia

'Inoiz' ireki ez zituen gutunak zeramatzan Urdangarinen lobak

Jan Gui Urdangarinek epailearen aurrean adierazi duenez, "mezulari" lanak egin zituen Aizoon enpresan, baina ez zekien zein zen gutun-azal horien edukia.

Jan Gui Urdangarin Iñaki Urdangarinen loba, epaitegitik irtetean. Argazkia: EFE
Jan Gui Urdangarin Iñaki Urdangarinen loba, epaitegitik irtetean. Argazkia: EFE
Jan Gui Urdangarin Iñaki Urdangarinen loba, epaitegitik irtetean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jan Gui Urdangarin Iñaki Urdangarinen lobak Noos auziaren epailearen aurrean esan duenez, Aizoon enpresan "mezulari" lanak egin zituen, eta Urdangarinek eskatuta, hainbat gutun-azal jaso eta banatu zituen. Hala ere, "inoiz ez" zituela gutun horiek ireki azpimarratu du, ondorioz, gutun-azal horien edukia zein zen ez dakiela nabarmendu du.

Urdangarinen loba epaitegietan izan da gaur lekuko gisa deklaratzeko, Fiskaltzak eskatuta. Noos Institutuaren izenean, Gizarte Segurantzan alta emandako hainbat langilek enpresa horretarako lanik egin ez zutela salatu dute. Hauei soldata ordaindu zitzaien ala ez argitu nahi du epaileak.

Jan Gui Urdangarinek epailearen aurrean esan duenez, ikasten zegoen bitartean, Aizoon enpresarentzat lan egin zuen hainbat hilabetez. Bere ardurak Interneten informazioa bilatzea eta hainbat gutu-azal hartu eta banatzea ziren. Hala ere, gutun horiek "inoiz ez" zituela ireki azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea