Gizartea -

BILBON

Mozkorraren ondorioz lo geratzen da, bere umea autoan daramala

Udaltzaingoak autoa geldirik ikusi zuen eta bere gidaria lo. Gizonak edanda zegoen zantzu argiak erakusten zituen. Bere semea gidari-kidearen tokian zegoen arauzko ume-eserleku barik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak 40 urteko gizon bat atxilotu du, edanda gidatzea leporatuta. Horrez gain, bere 10 urteko semea aldamenean zeraman derrigorrezkoa den ume-eserleku barik.

Gertakaria atzo 22:30 aldera jazo zen, Artxanda eta Zabalbide elkargunean. Ibilgailua errepide erdian geldirik aurkitu zuten gurutzatze-argiak jarrita.

Autoaren ateak irekitzean gidaria lo aurkitu zuten. Segurtasun uhala jarrita zeukan, baina bere gorputza beherantz irristatuta zegoen. Polizia oharrak esaten duen arabera, gizonak edanda zegoen zantzu argiak erakusten zituen; bere arropan, gorputzean eta autoaren barruan oka aztarnak zeudelako.

Gidari-kidearen tokian bere 10 urteko semea zegoen derrigorrezkoa den ume-eserleku barik.

Atxiloketaren unean gizonak agenteei aurre egin zien eta horietako bati eraso zion, bekainean zauria eraginez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea