Gizartea -
Iragarpena
Abisu horia asteazkenera arte, elur arriskua dela eta
Euskalmetek iragarri duenez, elur-maila 700-800 metroan izango da astelehenen honetan, baina 600 metrora ere jaits liteke.
Erredakzioa
Segurtasun Sailak abisu horia deitu du elur eta izotz arriskuagatik, asteazkenera arte; izan ere, Euskalmetek iragarri duenez, elur-maila 700-800 metroan izango da astelehenen honetan, baina 600 metrora ere jaits liteke.
Asteartean eta asteazkenean, elur-maila 400-600 metroan kokatuko da.
Olatuei dagokienez, astelehenean 3,5-4 metrokoak izatera irits daitezke. Arratsaldean, 5 metrotik gorakoak izan litezke. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 5-6ko indarrarekin, eta gauean hego-mendebaldera aldatuko da. Itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta goizetik aurrera 4 metro ingurukoak.
Haize ufadak 100 km/h-koak izango dira haizeguneetan eta 70-80 km/h-koak, toki babestuetan.