Gizartea -

300 BITXI BAINO GEHIAGO ERE

Feniziar, erromatar eta kartagotar hilobiak aurkitu dituzte, Cadizen

Eraikin batean lanean ari zirela aurkitu dituzte. Hilobien barruan, giza hezurduren hondarrekin batera, egiptoarren garaiko 300 bitxi eta amuleto baino gehiago zeuden.

Aurkitutako hilobiak. Argazkia: Efe
Aurkitutako hilobiak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikin batean lanak egiten ari zirela, Kristo aurreko IV. eta V. mendeetako hamabi hilobi aurkitu dituzte, Cadizen; feniziar, erromatar eta kartagotar hilobiak dira. Barruan, giza hezurduren hondarrekin batera, egiptoar garaiko 300 bitxi eta amuleto baino gehiago zeuden.

Langileak zundaketa lanak egiten ari zirela, Kristo aurreko VI. mendeko bi feniziar hilobi aurkitu dituzte. Gainera, alboko orube batean, Kristo aurreko I. eta Kristo ondorengo II. mendeen arteko 28 erromatar hilobi zeudela ikusi dute.

Baina aurkikuntzarik garrantzitsuena, 12 kartagotar hilobiak dira. Horien barnean, hezetasunaren ondorioz egoera txarrean zeuden giza hezurdurak aurkitu dituzte.

Gainera, hilobi horien barruan 300 bitxi eta amuleto baino gehiago ere bazeuden lurpean: urrezkoak, zilarrezkoak, kornalinazkoak eta anbarrezkoak dira

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea