Gizartea -
EITBk, sari hirukoitza
Azpimarra saioa, irratiko Portobello eta Euskadi Irratia, Argia sariak
EITBk Telebistako (Azpimarra), Irratiko (Portobello) eta Merezimenduzko (Euskadi Irratia) sariak jaso ditu Argia aldizkariaren eskutik.
I.G.
ETB-1eko 'Azpimarra' saioak, Euskadi Irratiko 'Portobello' irratsaioak eta Euskadi Irratiak 2013 Argia sariak jaso dituzte. Hortaz, EITBk hiru sari jaso ditu euskarazko aldizkariaren eskutik.
Telebistako saria Maddalen Iriarte kazetariak gidatzen duen 'Azpimarra' eztabaida saioak jaso du. 'Azpimarran' (ETB-1), Maddalen Iriartek eguneko gaiak aztertzen ditu bere tertuliakideekin, astelehenetik ostiralera bitartean. Asteartetan, 'Azpimarra + gehiago' saio berezia ere egiten du Iriartek, ordubetekoa, eta elkarrizketa sakon bat astero eginez.
Irratiko saria Euskadi Irratiko Portobello saioak eskuratu du aurten. Asier Leozen gidaritzapean, musikak bere lekua hartzen du Euskadi Irratian eta aurten egindako lana saritu du Argiak.
Merezimenduzko saria Euskadi Irratiak jaso du, 30. urteurrena dela eta. Euskadi Irratiak 2012an egin zituen 30 urte euskarazko hitzekin euskal herriko irratiak betetzen.
Horrez gain, Edu Lartzanguren Berriako kazetariari eman diote Prentsa Idatziaren saria, Herrira mugimenduari Publizitate saria eta betsoa.com eta dantzan.com atariei Interneteko sariak.
Argiak "euskarazko komunikazioan nabarmendu diren ekimen, programa edo pertsonak" saritzen ditu, "interneten, telebistan, irratian, prentsan, eta publizitate" esparruetan eta "merezimenduzko" saria ere bai.
Izan ere, ez da lehenengo aldia EITBko produkturen batek saria jasotzen duela, iaz, EITB Nahieran produktu berriak jaso zuen Argia saria, interneten esparruan. 2011an ETB-3ko Orain saioak jaso zuen saria.
Halaber, 2008an ETB-1eko 'Mihiluze' saioak eta Euskadi Irratiko 'Arratsaldekoa' saioak jaso zituzten golardoak, aurrekoetan, beste askok bezala.