Gizartea -
Epaia
Kalte-ordainik ez, salaketa faltsuengatik kartzelan egon arren
Jose Antonio Santosek lanpostua galdu zuen kartzelara sartzean eta Estatuari 128.289 euroko kalte-ordaina eskatu zuen, Justiziak bere lana gaizki egin zuelako.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak atzera bota du Jose Antonio Santos Barraganek Justiziaren huts batengatik eskatutako kalte-ordaina. Santos Barraganek 11 hilabete eman zituen kartzelan, emazte ohiak egindako salaketa faltsuen ondorioz.
Santos kartzelan egon zen 2007ko otsaila eta 2008ko urtarrila artean, prebentzioko espetxeratzean, emazte ohiak eraso egiteagatik zortzi salaketa jarri zizkiolako. Baina, epaileen arabera, eraso horiek ezin izan zituen berak egin gertatu zirenean kanpoan zegoelako. Beraz, liteleena da zauriak salatzaileak berak egin izana.
Jose Antonio Santosek lanpostua galdu zuen kartzelara sartzean eta Estatuari 128.289 euroko kalte-ordaina eskatu zion, Justiziak bere lana gaizki egin zuelako.
Auzitegi Nazionalaren arabera, jurisprudentzia begiratuta, ondasun-erreklamazioak "inputatutako delitua gertatu ez denean" egin daitezke, hau da, "delitua egin ez denean".
Santosen kasuan, Emakumeen kontrako Indarkeria Epaitegiak emazteak jarritako salaketak atzera bota zituen "delitua ez zegoelako behar bezala justifikatuta", eta ez gertatu ez izanagatik.
Salatzaileak adierazi duenez, Justiziaren bidegabekeriaren biktima izan da, kartzelan 11 hilabete eman zituelako, abokatuei ordaindu behar izan dielako, egun ezin izan duelako semearekin egon eta "kartzelan emandako denbora ez dudalako berreskuratuko, nahiz eta dirutza ordaindu".