Gizartea -

Zirkulazio istripua

Moto gidari bat larri zauritu da Gasteizen, auto batek jota

Larunbatean gertatu zen ezbeharra, eta aurpegian zituen zauri larriak sendatzeko hiriko Santiago ospitalera eraman zuten.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38 urteko moto gidari bat larri zauritu zen larunbatean Gasteizen, zirkulazio istripu batean.

Gasteizko Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, moto gidaria Salburuko Illiada pasealekuan barrena zihoala, auto batek jo zuen. Ondorioz, zauri larriak egin zituen aurpegian, eta hiriko Santiago ospitalera eraman zuten.

Bestalde, asteburuan 32 zirkulazio istriputan parte hartu behar izan du Gasteizko Udaltzaingoak. Istripu horietan, bost pertsona zauritu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea