Gizartea -

SUEDIA

'50 Shades of Grey' liburuko jolas sadomasokistak egiten hil da

28 urteko emakume bati 123 kolpe eman zizkioten, zurezko makila luze batez. Ospitaleratu egin zuten, baina egun batzuk geroago hil zen, buruko isuri baten ondorioz.

'50 sombras de Grey' liburuak.
'50 sombras de Grey' liburuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume alemaniar bat hil da Suedian, bikotekidearekin batera '50 Shades of Grey' liburuan agertzen diren jolas sadomasokistak imitatzeagatik. 28 urteko emakumeari 123 kolpe eman zizkioten, zurezko makila luze batez, nylonezko hariez eta antisorgailu batzuez lotuta zegoen bitartean.

Daily Mail egunkariaren arabera, emakumeak arnasa egiteari utzi zion, jolas sexual horiek eraginda. Bikotekideak anbulantzia bat bertaratzeko eskatu zuen, emakumea suspertzen saiatzen zen bitartean.

Emakumea ospitaleratu behar izan zuten, arnasbideak itxita zituelako. Burmuineko kalte itzulezinek eraginda, hil egin da egun batzuk geroago.

Bikotekidea atxilotu egin dute, arduragabekeriazko hilketa leporatuta. Haren adierazpenen arabera, emakumeak jolas horiek egitea onartzen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea