Gizartea -

13 tabernatan

Bote-Potea estreinatu dute, Gasteizen poteatzeko txartela

4.000 txartel jarriko dituzte hasiera batean, eta eskaintzan parte hartzen duten establezimenduetan lortu ahal izango dira, 10 eta 100 euro bitartean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak txartel diru-zorroa jarri du martxan, horren bidez, edariak ordaintzeko "botea" jartzen duten guztiek mugikorraren bidez ordaindu ahal izango dute, hamahiru tabernatan. Sistemaren izena: "Bote-Potea".

Esperientzia honen bidez, Gasteiz NFC teknologiaren egokitzapenean aitzindaria izango da. Sistemak gailu bat (besteak beste mugikor bat) sentsore batera (txartela) hurbiltzean funtzionatzen du, dagoeneko programatuta dauden ekintzak egiteko, kasu honetan, edariak ordaintzeko.

Gasteizeko enpresa batek garatu du teknologia, eta "edariak ordaintzeko botea jartzen dutenei" zuzenduta dago, Gasteizeko Udaleko Sustapen Ekonomikoaren zuzendariak azaldu duenez.

Era horretan, "bote" horretako dirua txarteletan sartuta geldituko da, eta establezimenduek "edariak zuzenean kobratu ahal izango dituzte mugikorraren bidez", estaldurarik ez dagoenean ere.

4.000 txartel jarriko dituzte hasiera batean, eta eskaintzan parte hartzen duten establezimenduetan lortu ahal izango dira, 10 eta 100 euro bitartean. Lehenengo 500 txartelek % 20ko karga osagarria jasoko dute.

Honako hauek dira eskaintzan hau izango duten tabernak:

-Dublin Kafetegia (Herreria, 2)

-Virgen Blanca Jatetxea (Plaza de la Virgen Blanca, 2)

-Victoria Kafe-Etxea (Plaza España, 13)

-Zabala Jatetxea (Mateo Moraza, 9)

-Hungaria Kafe-Etxea(Plaza de la Provincia, 9)

-Pub Río Kafetegia(Dato, 20)

-Juke Box Kafetegia (San Prudencio, 11)

-Restaurante JG Taberna  (Dato, 27)

-Hor Dago Taberna- Jatetxea (Fray Zacarias Martínez, 2)

-El 7 Taberna-Jatetxea (Cuchillería, 3)

-Jango Taberna (Cuchillería, 26)

-Elorza Taberna(Pintorería, 6)

-MarmitaCo Jatetxea (Judizmendi Etorbidea, 4)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea