Gizartea -

Noos auzia

Epaileak 8,1 milioi euroko bermea ezarri dio Urdangarini

Bermearen helburua epaiketan ezar liezaizkiekeen erantzukizunak ordaindu ahal izatea da.

Iñaki Urdangari eta bere abokatua. EITB
Iñaki Urdangari eta bere abokatua. EITB
Epaileak 8,1 milioi euroko bermea ezarri dio Urdangarini

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro Noos auziko epaile instruktoreak 8,1 milioi euroko erantzukizun solidarioko berme zibila ezarri die Iñaki Urdangarin Palmako dukeari eta Diego Torres Noos institutuan zuen bazkide ohiari.

Bermearen helburua epaiketan ezar liezaizkiekeen erantzukizunak ordaindu ahal izatea da. Bermea ordaindu ezean, ondasunak bahitu egingo dizkiete.

500 orriko auto batean, epaileak bost eguneko epea eman die dirua ordaintzeko, auzitegitik jakinarazi dutenez.

Autoaren arabera, gainera, bermea erdibana ordain dezakete, edo bietako batek osorik.

8,1 milioi euroko zifra bat dator Fiskaltzak eta Manos Limpias sindikatuak (herri akusazioa) egindako berme eskaerarekin.

Akusazioak

Pedro Horrach fiskalak berme eskaera egin zuen idatzian azaldu zuenez, Urdangarinek eta Torresek "nahita" egin zituzten delituak, Balearretako eta Valentziako gobernuekin 2004. eta 2007. urteetan sinatutako kontratuen bidez diru publikoaz jabetzeko.

Horrachen esanetan, Urdangarinek eta Torresek "Noos institutuak jasotako funts publiko guztiak" itzuli behar dituzte, beste heren bat gaineratuta, interesak eta prozesu judizialaren kostua direla eta. 8.189.448 euro guztira.

Iñaki Urdangarinen abokatuak, Mario Pascual Vivesek, berme eskakizunaren aurka egin zuen, eta Palmako dukeak ez zuela deliturik egin eta ez zuela ondare-kalterik egin argudiatu zuen.

Torresen defentsak ere kritikatu egin zuen berme eskaera, eta ukatu egin zuen Noos institutuko arduradunek delituak egin izana.

Urdangarinek berriz deklaratuko du

Hain justu, Urdangarinek berriz ere deklaratu beharko du Castro epailearen aurrean, otsailaren 23an, 2007. eta 2008. urteetan Ogasun Publikoari 470.000 euroko iruzurra egitea egotzita.

Zerga Agentziaren txosten baten arabera, Noos Institutuak iruzur egin zuen elkarteen gaineko zergan, 2007. urtean, eta Urdangarinek pertsona fisikoen gaineko zergan, aipatu urteetan.

Diego Torresek eta Ana Maria Tejeiro emazteak ere deklaratu beharko dute, otsailaren 16an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea