Gizartea -

Lana

EAEk du absentismo maila altuena Estatuan

Absentismo tasa (adostutako jardunaldi eragingarriaren eta galdutako ordu kopuruaren arteko portzentaia) % 5,3koa izan zen 2011n. Nafarroa (% 4,5) da hirugarrena, EAEren eta Kantabriaren atzetik.

EAE da absentismo maila altuena duen erkidegoa Estatuan. Argazkia: EITB
EAE da absentismo maila altuena duen erkidegoa Estatuan.
EAE da absentismo maila altuena duen erkidegoa Estatuan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAE da lan-absentismo maila altuena duen erkidegoa Estatuan, Adecco aldi baterako lana bilatzen duen enpresak egindako txosten batean agertzen denez.

Bilbon aurkeztu duten txosten horren arabera, EAEko absentismo tasa (adostutako jardunaldi eragingarriaren eta galdutako ordu kopuruaren arteko portzentaia, oporrak, jai-egunak eta behin behineko erregulazio espedienteengatik galdutako orduak kenduta) % 5,3koa izan zen 2011n.

EAEren atzetik Kantabria (% 4,7), Nafarroa (%4,7) eta Galizia (% 4,5) daude. Maila baxuena dute, ordea, Balear Uharteek (% 3,3), Extremadurak (%3,4) eta Andaluziak (% 3,6).

Txostenean Adeccok azaldu duenez, absentismo maila altuagoa da "gaixotasunen babesa eskuzabalagoa denean, eta eskuratzea errazagoa denean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea