Gizartea -

Bilbo

Ertzain bat kanporatu dute emakumezkoei sexu aieruak egiteagatik

Bilboko Polizia-etxean lan egiten duen agente bat bota egin dute, ustez “iradokizun sexualak” edota “lekuz kanpoko” iruzkinak egiteagatik tratu txarrak jaso dituzten emakumeei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genero-indarkeriako biktimekin lan egiten duen agente bat bota dute Ertzaintzatik, biktima horiei "iradokizun sexualak" egitea leporatuta.

Erne sindikatutik azaldu duenez, Bilboko Polizia-etxean lan egiten duen agenteak ustez "iradokizun sexualak" edota "lekuz kanpoko" iruzkinak egin zizkien tratu txarrak jaso dituzten emakume batzuei, 2004an, eta Ertzaintzak 2008an izan zuen horren berri.

Segurtasun Sailak agenteari Ertzaintzako zerbitzutik aldentzeko zigorra ezarri zion, 2012ko abenduaren 20an, eta gaur Euskadiko Aldizkari Ofizialean agertu da berria. Agenteak helegitea aurkeztu dezake.

Ernetik jakitera eman dutenez, gertakarien berri izatean, diziplina-espedientea ireki zioten, eta Ertzaintzako Batzordeak kasua Fiskaltzari pasatzea erabaki zuen. Halere, auzitegien bideak ez du aurrera jarraitu, biktimek ez zutelako salaketarik jarri izan nahi agentearen aurka.

Hala eta guztiz ere, Ertzaintzaren barruan kanporatze-prozesuarekin jarraitzea erabaki zuten, eta gaur amaitu da hori "froga" nahikoak bazirela uste izanda, agenteari falta larria egozteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea