Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon batek ustez emazte ohia hil du labankadaz, Mallorcan
Ustezko erasotzailea bere buruaz beste egiten ahalegindu da, eta osasun-etxe batera eraman dute, baina arriskutik kanpo dago.
Gizon batek ustez 50 urteko emazte ohiari eraso egin dio labankadaz gaur Mallorcan, eta bere buruaz beste egiten ahalegindu da. Ondoren, osasun-etxe batera eraman dute, baina arriskuz kanpo dago.
Hilketa 09:00 akinguruan gertatu da, Arta herrian (Mallorca).
Emakumearen etxera guardia zibilak bertaratu dira, eta emakumea eta gizona labankadaz zaurituta aurkitu dituzte, bakoitza logela batean.
Biak Manacorreko ospitalera eraman dituzte, eta bertan hil da emakumezkoa. Ustezko erasotzaileari ebakuntza egin behar izan diote, baina arriskutik kanpo dago.
Biktimak ez omen zuen senar ohiaren kontrako salaketarik jarrita.
20:00etan elkarretaratzea egingo dute Arta herrian gertaturikoa salatzeko.