Gizartea -

Azterketak

EAEko 325 lagunek MIR barneko mediku egoiliar izateko proba dute gaur

Guztira 7.845 lanpostu daude eta Espainia osoan 40.266 lagun aurkeztuko dira azterketetara.

Ikasleak azterketetarako ikasten.
Ikasleak azterketetarako ikasten.
Ikasleak azterketetarako ikasten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Zientzietako EAEko 1.232 tituludunek Espainia osoan dauden Espezializatutako Osasun Formazioko 7.845 lanpostu lortzeko azterketa eguna dute, mediku, farmazialari, erizain... izateko probak hain zuzen.

Guztira, Espainia osoan 40.266 tituludun aurkeztuko dira 17 erkidegotako 21 hiritan egingo diren azterketetan, Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.

EAEn, 325 mediku, 728 erizain, 113 psikologo, 70 farmazialari, 17 biologo, 7 erradiofisikari eta bi kimikari aurkeztuko dira.

6.398 lanpostu daude medikuentzat, 963 erizainentzat, 299 farmazialarientzat, 128 psikologoentzat, 39 biologoentzat 31, erradiofisikarientzat, eta azkenik, 22 kimikarientzat.

Aurten azterketa egingo duten lagunen kopurua hazi egin da, % 6,1 hain zuzen, eta lanpostu kopurua, ordea, % 5 jaitsi da, "erkidegoek dituzten beharren arabera", esan du Osasun Ministerioak.

Aurtengo berrikuntza, gutxieneko nota lortu behar dela da. Hamar azterketa onenen batez bestekoa erreferentziatzat hartu eta gutxienez nota horren % 30 lortu behar da emaitza anitzeko ariketan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea