Gizartea -

Droga-trafikoa

Gizon bat atxilotu dute Hernanin, autoan 55 kilo haxix izateagatik

Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote, eta gaur Donostiako guardiako epaitegiaren esku geldituko da.

Atzo Ertzaintzak 55 kilo haxixekin atzemandako autoa. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila
Atzo Ertzaintzak 55 kilo haxixekin atzemandako autoa.
Atzo Ertzaintzak 55 kilo haxixekin atzemandako autoa. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Hernanin, autoan 55 kilo haxix izateagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diote.

Errepideko delituak ikertzen ari zen Ertzaintzako patruila batek atzeko kristala hautsita zuen auto bat ikusi zuen Hernanin, gasolindegi batean, Irunerako noranzkoan.

Gidaria autoari gasolina botatzen ari zen, eta kalez jantzitako ertzainak berarengana gerturatu ziren, nortasun agiria eskatzeko. Orduan, gizonak gasolina botatzeari utzi, eta korrika ihes egin zuen. Agenteek atzetik jarraitu zioten, eta Hernaniko Antziola auzoan harrapatu zuten.

Autoa erregistratu zuten ertzainek, eta 55 kilogramo haxix aurkitu zuten bertan. Merkatuan 220.000 euroko balioa luke.

Atxilotua Donostiako guardiako epaitegiaren esku geldituko da astelehen honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea