Gizartea -
Hezkuntza
Uriartek murrizketei 'atea ireki' diela esan du ELAk
Sindikatuak “onartezintzat” hartu du krisi garaian Eusko Jaurlaritzak “murrizketa gehiago egitea proposatzea, gazteen prestakuntza hobetzearen alde apustu egin beharrean” .
Erredakzioa
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua "murrizketa gehiagori ateak irekitzeko" prest azaldu da sindikatuen aurrean, Gasteizen egindako bileran, ELAkazaldu duenez.
Sindikatuak "onartezintzat" hartu du krisi garaian Eusko Jaurlaritzak "murrizketa berriak egitea proposatzea, eta ez, Europako beste herrialde batzuek egin bezala, gazteen prestakuntza hobetzearen alde apustu egitea".
ELAk esan duenez, Euskadin Hezkuntzan egindako inbertsioa, BPGa (barne produktu gordina) kontuan hartuta, Europako batez bestekotik 1,5 puntura dago, hau da, "1.000 milioi euro inguruan".
Sindikatuak Eusko Jaurlaritza kritikatu du, "sektorearen beharrei kasurik egin ez dielako eta, milaka profesional kontratatu beharrean, ehunka lanpostu suntsitu dituelako"; izan ere, horrek, haien hitzetan, "ondorio negatiboak izango ditu, bai hezkuntzaren kalitatean, baita langileen lan-baldintzetan ere".
Halaber, "Wertek inposatu nahi duen hezkuntza-erreformak geure autogobernuari egiten dizkien erasoen aurrean" Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "oposizio ahula" egin duela eta "ekimena" falta izan zaiola adierazi du.