Gizartea -
Gertakizuna
Sei espainiar bortxatu dituzte Mexikon
Bost gizon bungalowetan sartu, eta barruan zeuden sei turista espainiar bortxatu dituzte.
Erredakzioa
Armak zeramatzaten bost gizonek herrialdean turismoa egiten ari ziren Espainiako sei emakumezko bortxatu dituzte astelehen honetan Acapulcon (Mexiko), bertako hedabideek jakinarazi dutenez.
La Jornada egunkariaren esanetan, bortxaketa asteleheneko 03:00 eta 04:00 (10:00-11:00 Euskadin) artean jazo da, Alfredo V. Bonfil herrian. Ordu horretan, bost gizon emakumezkoak zeuden bungalowetan sartu, eta emakumeak bortxatu egin dituzte.
Ondoren, biktimak eta Turismoko hainbat ordezkari Sexu Delituetarako Fiskaltzara joan ziren, salaketa jartzeko, El Universal kazetaren arabera.
Reforma egunkariaren hitzetan, agintariek deitoratu egin dute gertatutakoa.
Momentuz, ez dute inor atxilotu erasotzaileek aurpegia estalita zutelako. Hala ere, Walton Aburto Acapulcoko alkateak krimen antolatuarekin zerikusia izatea ukatu du.