Gizartea -

Nafarroa

Auto bakar bat erre eta lagun bat zauritu da Erreniegako tunelean

Ibilgailuak tuneleko pareta jo eta su hartu du. Zauritutako laguna erietxera eraman behar izan dute, aldaka hautsi duelako.

Hainbat autok su hartu dute Nafarroako Erreniegako tunelean. Argazkia: David Gómez.
Istripua eta sutea Nafarroako Erreniegako tunelean. Argazkia: David Gómez
Auto batek istripua izan eta su hartu du Erreniegako tunelean

1:12

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenean, auto bakar batek hartu du sua Nafarroako Erreniegako tunelean, eta 25 urteko gazte bat zauritu da bertan, Nafarroako Gobernuak baieztatu eman duenez.

Ezbeharra 15:30 inguruan gertatu da, Iruñea eta Logroño arteko A-12 autobidean, Nafarroako hiriburura bidean.

Autoak tunelaren paretaren kontra jo eta su hartu du. Tunel barruan zegoenez, ke handia sortu da, eta horregatik zabaldu da hasieran auto bat baino gehiago ari zirela erretzen.

Ezbeharra izan duen ibilgailuaren gidaria zauritu egin da, eta erietxera eraman behar izan dute, aldaka hautsita baitzuen.

Istripuaren tokira, suhiltzaileak, foruzainak eta larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira.

Tunelak 1.050 metroko luzera du, eta dagoeneko irekita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea