Gizartea -

GI-20 errepidea

Kamioi-istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Donostian

Zirkulazioa ospitaleetako errepidetik bideratu dute Irungo noranzkoan; izan ere, auto-ilarak AP-8raino iritsi dira.

Istripua GI-20an, Donostian. EFE
Istripua GI-20an, Donostian.
Kamioi-istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu, Donostian

0:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GI-20 errepidea, Donostia parean, Irunerako noranzkoan, itxi egin dute goizean kamioi batek istripua eduki eta errepidean gurutzatuta gelditu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Dagoeneko errepidea irekita dago, baina trafikoa ospitaleetatik bideratu behar izan dute auto-ilarak AP-8 autobidera iritsi baitira.

Gipuzkoako errepideetan beste istripu batzuk ere egon dira. GI-2630ean, Oñatin, Udana gainetik behera doan bidean, auto bat errepidetik atera da eta trafikoan arazoak eragin ditu.

Bestalde, GI-3371 errepidean, Zaldibia parean, Gaintzako noranzkoan lur jausi batek errei bat ixtea eragin du.

Bizkaia

Bizkaian hiru istripu egon dira goizean Txorierrin. Horietako batean, Erletxetako noranzkoan, hainbat autok talka egin dute eta istripuak eragindako auto-ilarengatik, beste auto batek istripua izan du.

Donostiako noranzkoan, beste istripu bat gertatu da baina ez da inor zauritu eta ez du trafikoan aparteko eragozpenik eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea