Gizartea -

Madril

Lehergailu bat desaktibatu dute Madrilgo Almudena katedralean

1.200 gramo bolbora eta kilo bat iltze zituen. Zabor-poltsa baten barruan aurkitu du apaiz batek lehergailua, aitorleku baten ondoan.

Madrilgo Almudena katedrala. EFE
Madrilgo Almudena katedrala
Madrilgo Almudena katedrala. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.200 gramo bolbora eta kilo bat iltze zituen lehergailua desaktibatu du Poliziak Madrilgo Almudena katedralean, Poliziak berak baieztatu duenez.

Katedraleko apaizak aurkitu du lehergailua, eta eraikina hustu du. 13:20ak aldera, Poliziari abisua eman dio, eta Tedax taldeko kideek lehergailua desaktibatu dute. Ez da zauriturik izan.

Apaizak zabor-poltsa baten barruan aurkitu du lehergailua, aitorleku baten ondoan. Hasieran norbaitek utzitako poltsa zela uste izan du, baina, hartutakoan, pisuaz harritu eta ireki egin du.

Lehergailua oso sinplea zen: 1.200 gramo bolbora, kilo bat iltze, kanpin gas bonbona bat eta iratzargailu bat zituen.

Hipotesi bat baino gehiago

Poliziaren lehen hipotesien arabera, sistemaren kontrako talde bat izan liteke erantzulea, baina ez dute baztertzen lagun desorekatu bakar baten ekintza izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea